Cotonou hiriko (Benin) Mama Margarita aterpeko umeei laguntzeko helburuz zozketa egin dute Gazteak eta Garapena taldeak zein Salestar Misioek, eta dagoeneko eman dute saridunaren berri. Mari Karmen Arenas izan da saridun txartela zuen herritarra: 4.953 zenbakiduna. Atzo, astelehena, jaso zuen Arenasek sari sorta.