Bertsolari aldizkariak antolatutako Bertso Idatzi Lehiaketak baditu irabazleak. Bi azkoitiar nagusitu dira lehiaketako gaztetxoen kategorian, 14 urtera artekoan. Nora Arrizabalagak eskuratu du lehen saria, Agur amatxo! bertso sortarengatik; Getariako Elkano ihes gelarako lau sarrera irabazi ditu. Kategoria bereko bigarren saria, berriz, Ane Peñarentzat izan da, Euskara bertso sortarengatik; Iztueta esnekiek emandako produktu saskia jaso du sari moduan.
Lehiaketako epaimahaikideak Iñaki Murua, Ekaitz Goikoetxea eta Eli Pagola izan dira.
Honako lotura honetan irakurri zein entzun daitezke bertso sarituak.