Hiesaren aurkako egunaren bezperan, herritarrak gaitz horren prebentzioaz sentsibilizatzeko aprobetxatuko du Azkoitiko Gurutze Gorriak ostegunean, San Andres egunean, eta doako tailerra eskainiko du plazan.
11:30etik 14:30era artean postua jarriko du Gurutze Gorriak, hara bertaratzen direnek sentsibilizazio saioa jaso dezaten taldean. Antolatzaileen helburua da sexu harremanetan preserbatiboa erabiltzeak duen garrantzia gazteei ohartaraztea, eta horretarako, alkoholemiaren eragina simulatzen duten errealitate birtualeko betaurrekoak emango dizkiete parte hartzaileei, "sexu harremanetan babes-erabilera prebenitzeko materialaren bidez kontzientziatzen" dutenak.
Antolatzaileen esanetan, funtsezkoa da "sexu harreman ez seguruek" eragin ditzaketen arriskuak gizarteratzea eta herritarrak sentsibilizatzea. Hori hala, hiesaren eta sexu bidez transmititzen diren beste infekzio batzuen prebentziorako materiala ere banatuko dute tailerrean.