Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun da Imanol Larrañaga korrikalaria

Ane Olaizola 2023ko aza. 27a, 10:23

Larrañaga, atzo, Donostiako maratoiaren podiumean. (Zurich)

Donostiako maratoia jokatu zuten atzo goizean, eta Imanol Larrañaga korrikalariak hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa, 2.19.15 denbora eginda.

Zurich maratoia jokatu zuten atzo, igandez, Donostian, eta Imanol Larrañaga korrikalariak hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa, Benson Tunyo eta Geoffrey Yego keniarren atzetik. Horrenbestez, Gipuzkoako eta Euskaldiko txapelduna bihurtu da azkoitiarra.

Larrañagak 2.19.15 denbora behar izan zuen maratoiaren 42 kilometroak egiteko. Iaz, Zurich maratoi erdian parte hartu zuen korrikalariak, eta orduan, beteranoen mailan nagusitu zen hura.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide