Ana Larrañaga izan da Herrixen merkatarien elkartearen Super Astea kanpainaren sariduna. Joan den astean Beatriz Pozo dekorazio dendan egin zuen erosketa batean egokitu zitzaion saria Larrañagari: 500 euroko erosketa bonua herriko denda txikietan gastatzeko. Atzo goizean gastatu zuen erosketa txartela.