Aitor Mimenza eta Idoia Nogales nagusi izan dira Azkoitiko Herri Lasterketaren XVIII. edizioan

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 25a, 21:00

Mimenzak erraz irabazi du proba, hamar kilometroak lasterketaren buruan egin eta gero. Azpeitiko bizilagunak 30 minutu eta 35 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Emakumeetan, Idoia Nogales debarra izan da nagusi, 37 minutu eta 42 segundoko denbora eginda. Iaz bigarren bukatu zuen, eta aurtengoan arantza ateratzea lortu du.

Gaur arratsaldean, 16:30ean hasita, jokatu dute Azkoitiko Herri Lasterketaren XVIII. edizioa, eta probaren bueltan giro polita sortu da herrian, parte hartu duten 350 lagunez gain, ehunka izan baitira hamar kilometroko ibilbidearen ertzetara haiek animatzera atera diren herritarrak. Gizonetan, Aitor Mimenza Azpeitiko bizilagunak erabateko nagusitasunez irabazi du lasterketa, 30 minutu eta 35 segundoko denbora eginda; eta emakumeetan, Idoia Nogales debarra helmugaratu da aurrena, 37 minutu eta 42 segundoko denborarekin.

Gizonetan, Oier Elorza igo da podiumeko bigarren koskara, 32 minutu eta 31 segundoko denbora eginda; eta Julen Azpiazu hirugarrengora, 32 minutu eta 35 segundoko denborarekin. Emakumeetan, Eneritz Aramendik egin du bigarren, hamar kilometroko ibilbidea 37 minutu eta 57 segundoan bukatuta; eta Joana Osak hirugarren, 39 minutu eta 48 segundoko denbora eginda.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide