Manresako (Katalunia) Udaleko ordezkariak Azkoitian izan dira, Joan Vila Marta alkateordea buru zutela. Inaziotar Bideak lotzen dituen herrietako udalekin lan bilerak egiten ari dira egun hauetan, eta Ana Azkoitia alkatearekin nahiz Juan Bautista Mendizabal Ondare eta Turismo zinegotziarekin bildu dira.
Lan bileran Inaziotar Bideko udalen arteko lankidetza aukerak izan dituzte hizpide, turismo arloan eta beste zenbaitetan, jakintza eta esperientziak partekatutz, eta elkarlan esparruak zabaltzea ahalbidetuko luketen tresna posibleak jorratuz. Agintaldiko lehen hartu-eman horren ostean, Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, elkarlanean sakontzen jarraitzea adostu dute bi udaletako agintariek, Inaziotar Bideko gainontzeko udalekin batera sarean.