Bihar, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da. Hori dela eta, "indarkeria matxistari antolakuntzaz aurre egitearen garrantzia" aldarrikatzeko hitzaldia eta elkarretaratzea egin ditu gaur eguerdian Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak. 10:30ean, hitzaldia eskaini dute Azkoitia BHIn, eta jende ugari elkartu da aretoan. Ondoren, elkarretaratzea egin dute ikastetxeko patioan, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza aldarri.