1.- Zein arkitektok diseinatu zituen San Martin auzoa eta Berdura Plaza?
2.- Izarraitz oronimoaren jatorrian, adiera bat “goiko mendia” da, baina bada Euskaltzaidiak berriki proposatutako beste adiera bat. Zein da?
3.- Zein izan zen Azkoititik bereizi zen azken auzoa?
4.- Zein izen dauka gaur egun garai batean “Avenida Calvo Sotelo” zenak?
5.- Garai batean “Bristolenekue” izena zuen eraikina zein kaletan dago?
6.- XVI. mendean Azkoitiko zein eraikinetan zegoen kartzela?
7.- XVIII. mendeko herri lurretan, suteek eragindako kalteez gain, zein animaliak eragiten zituen kalte izugarriak?
8.- Zein izan zen Azkoitiko lehen alkate emakumea?
9.- Gariaz gain, zein zerealen prezio igoeragatik sortu zen 1766ko matxinada?
10.- Udalak feria egun izendatu zuen San Andres 1752an. Zenbat egunekoa izan zen?
11.- Zenbat egun iraun zuen 1922tik 1923ra bitartean Azkoitian abarketagintza sektoreko langileek egin zuten grebak?
12.- 1937ko martxotik apirilera bitartean, Ospitale Militarra izan zen Azkoitian. Non?
13.- Diktadura osteko lehen udal-hauteskundeetan, 1979an, zein 5 alderdik lortu zuten ordezkaritza Azkoitiko Udalean?
14.- Zeinek zaintzen zuen San Martingo erlojua 1551n?
15.- Azkoitiak eta Azpeitiak erdizka ordaindutako zer lanpostu eskaini zuten 1625ean?