Zein da 'koittaue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'errepie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'koittaue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Koittaue hitzak gizajoa edo gajoa esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ene koittaue, oiñ e eroi zea".
  • Euskara batuan: "Ene gizajoa/gajoa, orain ere erori zara"

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide