Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Iraia Oteiza 2023ko aza. 22a, 10:46

'Trolls 3' filmeko irudi bat. (Sensacine)

Trolls 3, Un amor eta La belleza y el amor filmak emango dituzte igandean, astelehenean eta asteartean. Larunbatean ez da film emanaldirik izango.

Trolls 3, Un amor eta La belleza y el amor filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxo antzokian. Oraingo honetan, igandean, astelehenean eta asteartean izango dira emanaldiak.

Igande arratsaldean, 17:00etan, ikusi ahal izango da haurrentzako Trolls 3 filma, eta egun berean, 19:30ean, Un amor emango dute. Azken film hori astelehenean ere eskainiko dute, ikuslearen egunean, 20:00etan.

Asteartean, bestalde, zine foruma izango da La belleza y el amor filmarekin. 20:00etan izango da emanaldia.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Trolls 3:

Un amor:

La belleza y el amor:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide