Bizkargi eskolaren 40. urteurreneko jaialdia, bideoan ikusgai

Urtzi Oteiza 2023ko aza. 21a, 19:34

Bizkargi musika eta dantza eskolak 40 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, jaialdia eskaini zuen Baztartxo antzokian, joan den ostiralean. Era berean, Santa Zezilia eguna ospatzeko ere baliatu zuen eskolak ikuskizuna. Erlo Telebista ostiraleko jaialdian izan zen, eta orain osorik ikus daiteke bideoan.

Herriko zenbait musika eta dantza talde izan zituen alboan joan den ostiralean Bizkargi musika eta dantza eskolak bere 40. urteurreneko jaialdia ospatzeko. Besteak beste, Iraurgi abesbatzak, Sahatsa dantza taldeak, Txalkor txistulari taldeak eta musika bandak eskaini zuten ikuskizuna Bizkargi eskolako ikasleekin eta irakasleekin batera. Jaialdia bideoan osorik ikus daiteke Erlo Telebistaren bitartez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide