'Itzalen distira' liburua aztertuko du bihar Azkoitiko Irakurle Taldeak

Intza Trula 2023ko aza. 20a, 17:44

Irakurle Taldearen saio bateko irudia. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Arrate Egaña da Itzalen distira (Erein) liburuaren egilea, eta irakurketa saioan izango da bera ere, bertaratzen diren herritarrekin batera nobelaz hitz egiteko. Saioa 19:00etan hasiko da, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Arrate Egañaren Itzaltzen distira (Erein) liburua izango dute hizpide bihar Azkoitiko Irakurle Taldeko kideek, 19:00etan Elkarguneko Oteiza aretoan. Egaña bera ere saioan izango da, herritarrekin batera nobelaren inguruan hitz egiteko. Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak egingo ditu dinamizatzaile lanak.

Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide