Dagoeneko izena eman daiteke Gabonetako Erakusleiho Erakusketan

Intza Trula 2023ko aza. 20a, 15:05

Iaz Aizterri Homek irabazi zuen lehiaketa. (Ane Olaizola)

Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak elkarlanean Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatzen zuten urtero; aurten, ordea, Herrixen elkarteak horrela eskatuta, lehiaketaren ordez erakusketa egingo dute. Izena emateko epea azaroaren 29ra arte egongo da zabalik.

Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako Erakusleiho Erakusketa antolatu du aurten, merkataritza txikia sustatzeko eta kontsumitzaileen erosketa ohituretan eragiteko helburuarekin. Joan den urtera arte Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatzen zuten, baina aurten, Herrixen elkarteak horrela eskatuta, erakusketa egingo dute lehiaketaren ordez.

Azaroaren 29ra bitarte izango dute parte hartzaileek izena emateko aukera Herritarren Arreta Zerbitzuan, Herrixen elkartearen bulegoan (Kultur Etxeko lehenengo solairuan) edota herrixen@hotmail.com helbidera idatzita.

Abenduaren 23an, 13:30ean, aitortza ekitaldia egingo zaie parte hartuko duten saltokiei udaletxeko udalbatza aretoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide