Udalak ez labaintzeko tratamendua emango du Altzibar etorbideko espaloian eta Anaitasuna plazan

Ane Olaizola

Anaitasuna plaza. (Azkoitiko Udala)

Gaur eta bihar, gauez emango dute ez labaintzeko tratamendua Altzibarren, irristadak eta erorikoak saihesteko asmoz.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, gaur eta bihar ez labaintzeko tratamendua emango du Altzibar etorbideko espaloian eta Anaitasuna plazan, irristadak eta erorikoak saihesteko asmoz. Hain zuzen, Altzibar etorbideko 1 eta 11 zenbakien arteko espaloian eta Anaitasuna plaza 1 eta 6 zenbakien artean emango du tratamendu hori. Gauez egingo ditu Ziur enpresak lanak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide