Zein da 'errepie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko azaroaren 17a

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'deberik' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'errepie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Errepie hitzak errapea esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Behi horrek badu zeoze errapin".
  • Euskara batuan: "Behi horrek badu zerbait errapean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide