Astelehenean odol ateraldiak egingo dituzte, arratsaldez

Iraia Oteiza

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte astelehenean odol ateraldiak, 16:30etik aurrera.

Datorren astelehenean, azaroak 20, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte ateraldiak; 16:30etik 20:30era bitartean. Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide