Moxal eta Hannes Buder taldeen kontzertuak izango dira igandean Matadeixen

Iraia Oteiza 2023ko aza. 16a, 10:51

12:30ean eskainiko dute bi taldeek kontzertua, Udazkeneko Bebarruko Jardunen barruan. Sarrerak Matadeiko atean bertan erosteko aukera izango da, 7 euroren truke.

Musikak jarraipena izango du asteburu honetan ere Matadeixen, Matadero Ekintzakek antolatutako Udazkeneko Bebarruko Jardunen barruan. Igande honetan, hilaren 19an, Moxal taldearen eta Hannes Buder musikariaren kontzertuez gozatzeko aukera izango da, 12:30ean hasita.

Nabar izeneko azken diskoa aurkeztuko du Moxal talde gernikarrak Matadeixen. Hain zuzen ere, igandekoa izango da disko berriaren doinuekin eskainiko duen lehen kontzertua. Zaldikatu izan zen taldeak argitaratu zuen lehendabiziko lana, hainbat kolaboratzaileren parte hartzearekin ondutako atmosfera iluneko doinuz osatua. Arrebetxe, berriz, bigarren diskoa, 50. hamarkadako sovereing gitarra akustikoa eta gela bat uztartzen dituena. Nabar da taldearen hirugarren lana, argitaratu berri duena.

Hannes Buder Alemaniako musikariak, berriz, biolontxeloa, gitarra eta ahotsa uztartuko ditu bere emanaldian.

Sarrerak Matadeiko atean bertan erosteko aukera izango da, 7 euroren truke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide