1.- Euskola 1. Pilar Kaltzada. Ze herritako umeak zaintzen sortu zitzaion Pilarri euskara ikastearen beharra?
2.-Euskola 1. Pilar Kaltzadak Azkoitian egindako ikerketa aipatu zuen abiapuntu moduan. Zein da ikerketa horren izenburua?
3.- Euskola 1. Pilar Kaltzadaren iritziz zein da gehien landu beharreko arloa?
- Hezkuntza
- Lan mundua
- Arlo soziala
4.- Euskola 2. Martxelo Otamendi. Orain arte erakarri ez duen ze kolektibo erakarri beharko luke euskalgintzak?
- Gazteak
- Helduak
- Jubilatuak
5.-Euskola 2. Hego Ameriketako zein herrialde aipatu zuen Martxelok bertako hizkuntza Estatu hizkuntza daukana?
6.- Euskola 2. Martxelo Otamendiren iritziz ze atzerriko abeslari ezagunek hitz egin du euskaraz Gasteizko parlamentari batzuek baino gehiago?
7.- Euskola 3. Jon Sarasuarentzat euskalgintza noraezean dabil, lainopean. Ze mendi erabili zuen adibide moduan?
8.- Euskola 3. Jon Sarasuarentzat zenbat pausu eta zenbat jauzi eman behar dira?
9.- Euskola 3. Sarasuaren iritziz Euskal Herriko ze herrialde(etan) dago gaur egun mugimendurik interesgarriena kulturan?
10.- Euskola 4. Jone Miren eta Jaimek gaur egungo euskal gazteen kultura nola definitu zuten?
- Lokala
- Nazionala
- Mundukoa
11.- Euskola 4. Zein bi esparrutan eragin beharko luke bereziki euskalgintzak hemendik aurrera?
12.-Euskola 4. Jaime Altunak nerabeek gaztelera gero eta gehiago erabiltzearen arrazoia ulertzeko blog bateko azken artikulua aipatu zuen. Zein da blogaren izena?
13.- Guztira zenbat pertsona bertaratu dira Euskolako hitzaldietara?
- 95
- 105
- 115etik gora
14.- Hitzaldi bateko galderetan musikari euskaldun batek hitza hartu zuen, zeini izan zen?
15.- Terraplanisten aipamena zeinek egin zuen?