Kale Nagusiaren eta Martin Deuna kalearen arteko hainbat edukiontzik su hartu dute bart

Ane Olaizola 2023ko aza. 14a, 11:56

Edukiontziak kiskalita, atzo gauean. (Azkoitiko Udala)

Kale Nagusiko 17. zenbakiaren eta Martin Deuna kalearen arteko bidegurutzean zeuden bi edukiontzik su hartu zuten 23:30ean, eta ondorioz, zuhaitz bat ere erre egin zen. Horrez gain, zenbait bizilagunek etxebizitzetatik atera behar izan zuten, sugarrak "erraz" zabal zitezkeelakoan. Ikerketa abiatu du Ertzaintzak.

Kale Nagusiko 17. zenbakiaren eta Martin Deuna kalearen arteko bidegurutzean zeuden bi edukiontzik su hartu dute bart. Ertzaintzaren arabera, 23:30 inguruan piztu zen sua, eta edukiontziak ez ezik, horien alboan dauden zuhaitzetako bat ere erre egin zen. Horrez gain, sutea gertatu zen ondoan egurrezko egitura duten eraikinak daudenez, hainbat bizilagunek beren etxebizitzetatik atera behar izan zuten, sugarrak "erraz" zabal zitezkeelakoan. 

Suhiltzaileek 01:00etarako itzali zuten sua, eta ikerketa zabalik dagoela jakinarazi du Ertzaintzak, sutea zerk eragin zuen argitzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide