'Los asesinos de la Luna' eta 'Nobitaren dinosauro berria' filmak emango dituzte asteburuan

Ane Olaizola 2023ko aza. 15a, 09:00

'Los asesinos de la Luna' filmaren irudi bat.

Ohiko ordutegian emango dituzte filmak: larunbatean, igandean eta astelehenean helduentzako Los asesinos de la Luna ikusi ahal izango da, eta igande arratsaldean, Nobitaren dinosauro berria, euskaraz.

Datozen egunean Los asesinos de la Luna eta Nobitaren dinosauro berria filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Los asesinos de la Luna filma hiru egunean eskainiko dute: larunbatean 19:30ean, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan.

Bestalde, umeei zuzendutako animaziozko filma emango dute igandean: Nobitaren dinosauro berria. Euskaraz izango da emanaldia, eta ohiko moduan, 17:00etan hasiko da.

Hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

  • Los asesinos de la Luna

  • Nobitaren dinosauro berria

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide