Azkoitiko 63 korrikalarik amaitu dute Behobia-Donostia lasterketa

Ane Olaizola 2023ko aza. 13a, 10:21

Atzoko lasterketaren irudi bat. (Eitb)

70 azkoitiar zeuden izena emanda, eta 63k amaitu dute proba. Markos Zaldibia eta Miren Izaskun Arrieta izan dira azkarrenak.

Behobia-Donostia lasterketa jokatu zuten atzo, igandea, eta urteroko gisan, hainbat azkoitiarrek parte hartu zuten proban. Guztira, Azkoitiko 70 pertsona –izena ematean bizileku gisa Azkoitia hautatu zutenak– zeuden izena emanda, baina horietatik 63k amaitu zuten proba; gainontzeko zazpirak ez ziren helmugara iritsi.

Gizonetan, Marcos Zaldibia izan zen azkarrena; 01.08.35 denbora behar izan zuen hark hogei kilometroko lasterketa amaitzeko. Emakumeetan, berriz, beste behin Miren Izaskun Arrieta izan zen Azkoititiko azkarrena; 01.36.48 denbora egin zuen hark.

Bestalde, bi patinatzailek parte hartu zuten lasterketan; Ion Arrietak eta Igor Garatek, hain zuzen ere.

Lotura honetan ikus daiteke Behobia-Donostia lasterketan parte hartu duten korrikalari azkoitiarren zerrenda, eta beste honetan patinatzaileena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide