Anaitasuna futbol taldeko bi talde nagusiek denboraldiko hamargarren jardunaldiko partidak jokatu zituzten atzo, larunbatez. Emakumezkoen taldeak garaipena lortu zuen Txerloian, eta gizonezkoek, berriz, galdu egin zuten norgehiagoka kanpoan.
Emakumezkoek Lakua taldea izan zuten aurkari atzo arratsaldean, Txerloian. Hasieratik nagusitasunez aritu ziren gorrixek, eta Maiderrek sartutako bi golek eman zizkioten taldeari hiru puntuak. 1. eta 20. minutuetan sartu zituen bi golak Maiderrek. Aldiz, 75. minutuan iritsi zen Lakuaren gola. Azkenean, partida 2-1 irabazita itzuli ziren etxera gorrixek.
Gizonezkoek, berriz, Vitoria taldearen aurka neurtu zituzten indarrak atzo arratsaldean, Eibarko Unbe Inferior zelaian. 48. minutuan iritsi zen Vitoriaren lehen gola, eta 56. minutuan bigarrena. Gainera, Mikel Aramendi gorrixen taldeko jokalariak belauna bihurritu zuen 71. minutuan. Azkenean, 2-0 galdu zuten neurketa gorrixek.