Bisita ugari ari da jasotzen danborradaren 75. urteurreneko erakusketa

Iraia Oteiza 2023ko aza. 12a, 10:00

Portaleburuko erakusketa bisitatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute hilaren 19ra bitartean, honako ordutegi honetan: asteburuetan, 11:00tatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara; eta ostiralean, 19:00etatik 20:30era.

Azkoitiko helduen danborradak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori ospatzeko zenbait ekintza antolatu ditu danborradaren azpibatzordeak. Horietako bat da Portaleburu aretoan ireki duten erakusketa. 1948tik 2023ra bitarteko danborradetako elementu eta argazkiak bisita daitezke bertan.

Azpibatzordeko kideek azaldu dutenez, erakusketa hamarkaden arabera banatuta dago: aretoaren sarreran, 1940ko hamarkadatik 1960ko hamarkadara bitarteko argazki eta taldeetako jantziak daude erakusgai; aretoan barneratu ahala, 70eko hamarkadatik 90ekora bitarteko elementuak; eta 2000ko hamarkadatik gaur egunera bitartekoak ikusteko aukera dago erakusketaren amaieran. Modu horretan, danborradak 75 urteetan egin duen ibilbidea irudikatu nahi izan du taldeak. Gaineratu dutenez, erakusketa osatzeko beharrezkoa izan da herritarren, Azkoitiko Udalaren eta beste zenbait eragileren ekarpena, haiek utzitako argazki eta jantziekin osatu baitute erakusketa.

Portaleburuko erakusketa bisitatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute hilaren 19ra bitartean, honako ordutegi honetan: asteburuetan, 11:00tatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara; eta ostiralean, 19:00etatik 20:30era.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide