Kontzertuak izango dira protagonista datozen asteetan Matadeixen, Matadero Ekintzakek antolatutako Udazkeneko Bebarruko Jardunen barruan. Bihar, igandez, Ibil bedi talde nafarraren zuzeneko kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, 19:00etan hasita. Pop musika egiten du taldeak gehienbat, nahiz eta bestelako estiloei ere ez dien muzin egiten. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatua, biolina eta saxofoia ere erabiltzen dituzte kantuak egiteko. 2019an atera zuten nafarrek euren lehen diskoa, eta orduz geroztik, beste bi lan ere argitaratu dituzte; azkena aurtengo maiatzean, Goldea izenekoa.
Sarrerak Matadeiko atean bertan erosteko aukera izango da, 7 euroren truke.