- Gerra zibilean zein azkoitiarrek jarri zuen sutan militarra bere aurrean euskaraz aritzeagatik?
- Zein alkatek baimendu zuen dantza lotua(baltseue)?
- Hasera batean nondik ekartzen zuten abarketak egiteko jutea?
- 1599ko izurritea zergatik izan zen bereziki krudela emakume alargun eta ezkongabeekin?
- Garai batean zerekin igurzten zuten zakila gizonek sexu harremanak izan aurretik, haurdun ez gelditzeko balioko zuelakoan?
- Zenbat mugarri ditu Azkoitiak Azpeitiarekin?
- Zein baserri inguruan zegoen Urretxurako bidea markatzen zuen gurutzea?
- Azkoitiko lehen emakume futbol taldearen izena zein izan zen?
- Zenbat diru jokatu zuten Aizpe eta Zakarrak koadrilako kide bakoitzak Altziberko futbol zelaian elkarren aurka jokatu zuten partidan?
- Zenbat urterekin erretiratu zen Joanes Etxeberri idazle eta medikua?
- Zein izan zen XX. mendeko lehen laurdeneko Gipuzkoako sasimedikurik ospetsuena?
- Txalintxoko auziaren ondoren, zenbat azkoitiar sartu ziren azpeitiarrak saninazioetarako Azkoititik antolatutako debaldeko autobusera?
- Txantxangorriaren “antzeko” zein animalik egin zuen hegan aldameneko herrian?
- Azkoitiko ikur bihurtu den Barriken iturria finantzatzeko zer saldu behar izan zuen udalak?
- Zein auzoetan dago garai batean garbitoki izan zena eta gaur egun elkartea den eraikina?