Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, eta horretarako azken eguna bihar izango dute. Izena eman nahi dutenek 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute. Aurten, gainera, bi mailatan banatuko dira parte hartzaileak; batetik 12 eta 16 urte bitartekoek maila bat osatuko dute, eta bestetik, 16 urtetik gorakoek osatuko dute beste kategoria.
Lehenbiziko galderak ostiralean, azaroak 10, argitaratuko dira, eta taldeek, hurrengo osteguneko 12:00ak arte izango dute erantzunak bidaltzeko epea, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.
Punturik gehien lortzen dituzten hiru taldeak sailkatuko dira abenduaren 2ko finalera, eta talde horiek herriko saltokietan gastatzeko bonuak irabaziko dituzte: helduetan lehen sailkatuak 300 euroko txartela, bigarren taldeak 180 eurokoa, eta hirugarrenak 120 eurokoa; gazteetan, berriz, 180 euro lehen taldeak, 120 bigarrenak eta 90 hirugarrena. Gainera, parte hartzen duten talde guztien artean beste 60 euroko bonu bat zozkatuko dute.