Zein da 'errestue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Atano III.a, Asteasuko kontzejupean pilotan (Kutxateka)

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'ittukine' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'errestue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Errestue hitzak pilotan sakeari ematen zaion erantzuna esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Erresto eleantie eiñ dik Atanok".
  • Euskara batuan: "Erantzun aparta eman ziok Atanok sakeari".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide