Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak andolatutako Euskaldunon Eskola Udazkenean egitasmoaren barruko azken saioa izan zen asteazkenean Elkargunean. Jone Miren Hernandez eta Jaime Altuna Gazteak eta hizkuntz-ondoeza. Azalberritzearen erronka izenburupean aritu ziren, eta hainbat gogoeta egin zuten euskararen bueltan, gazteen ikuspuntua abiapuntutzat hartuta. Honako bideo honetan ikus daiteke haien hitzaldia, osorik.