Zein da 'ittukine' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko urriaren 27a

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'amor ederreko' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'ittukine' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ittukine hitzak bi esanahi ditu Azkoitian. Batetik, teilatu edo sabai batean dagoen ur jarioari esaten zaio; kasu horretan, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Teilatupeko ittukinek potzu earra sortu zigun aurrekuen etxien".
  • Euskara batuan: "Teilatupeko ur jarioak putzu ederra sortu zigun aurrekoan etxean".

Bestalde, pertsona batek duen hitz jarioari erreferentzia egiteko ere erabiltzen da ittukine hitza. Honela, adibidez: 

  • Azkoitiko hizkeran: "Horrek bai ittukine, ezten ixildure eitten".
  • Euskara batuan: "Horrek bai hitz jarioa, ez dun isildu ere egiten".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide