Bizilore ikastetxearen eskutik, goizetik hasita bigarren eskuko azoka ari dira egiten Kontzejupean. Eguerdira bitartean, herritar ugari bertaratu dira hango produktuak ikustera zein erostera, eta pozik azaldu dira antolatzaileak. 19:00ak artean, askotariko produktuak topatuko dituzte hara joaten direnek, hala nola arropa, oinetakoak, etxerako produktuak eta jostailuak.
Bigarrenez antolatu du Bizilorek azoka, berrerabilpena sustatzeko helburuarekin. Harrera ona izanez gero, aurrerantzean ere antolatzen jarraitzeko asmoa dute hango kideek.