Herrixenek 100 euroko sei sari banatu ditu

Ane Olaizola 2023ko urr. 18a, 16:29

Iraila eta urria bitartean ginkana jolasa egin du Herrixen merkatari elkarteak, eta hura amaitu duten herritarren artean 100 euroko sei sari zozkatu ditu.

Iraila eta urria bitartean ginkana jolasa izan du abian Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak, eta 100 euroko sei sari zozkatu ditu jolasa amaitu dutenen artean. Elkarteak atzo, asteartez, egin zuen haren sari banaketa, eta honako hauek izan dira saridunak: Paqui Tena (Annery Ileapaindegia), Maria Corrales (Andueza Moda), Najat Bobaslam (Sofia Estudio 18), Patxi Elorza (Kinttela estankoa), Iosu Arrieta (Elorza Bizikletak) eta Urrategi Zabala (Gonzalo bitxitegia).
 
 
 
 
 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide