Azkoitia Gukaren zozketak

Maxixatzenek 'Anbotoko Mari' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 09:19

'Anbotoko Mari' antzezlanaren irudi bat. (Logela Multimedia)

Zapatuan, 18:00etan hasiko da Logela Multimedia konpainiaren haurrentzako antzezlana, Baztartxon. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Logela Multimedia konpainiak Anbotoko Mari haurrentzako antzezlana aurkeztuko du larunbatean, urriak 21, Baztartxo antzokian, 18:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide