Zein da 'delbraizta jun' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'paolan' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'delbraizta jun' adieraren aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Delbraizta jun adierak norbaiti besotik helduta joatea esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kalin delbraizta jute zin lehen parejak".
  • Euskara batuan: "Kalean besotik helduta joaten ziren lehen bikoteak".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide