Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean

Ane Olaizola

Ostiralean, 19:00etan elkartuko dira plazan, eta Palestina askatu! lelopean. Herritar guztiei dei egin diete parte hartzera.

Palestinako herriari babesa adierazteko eta haren askatasuna aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu dute hainbat herritarrek ostiralerako. Plazan elkartuko dira, 19:00etan, eta herritar guztiei dei egin die Palestina askatu! lelopean egingo duten mobilizazioan parte hartzera.

Hamasek asteburuan Israelen egin dituen erasoen ondotik, Israelek gerra deklaratu dio Gazari. Gaur-gaurkoz, erabat blokeatuta dago Gaza, eta Israel etengabe bonbardatzen ari da eremua. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide