Gaur, urriak 11 asteazkena, Azkoitiko Udalaren Pasira eta Azpeitiko Udalaren Osasun Ibilbideak programan parte hartzen duten kideak Azpeitian elkartu dira. Bertan, Izarraitz Lanbide Heziketako Arretako ikasleek prestatutako bisita gidatua egin dute ikasleekin batera. Modu horretan, Azpeitiko eraikin esanguratsu batzuen historia ezagutzeaz gain, joan den asteburuan aurkeztu zuten Matazak proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Hori ez ezik, Matazak ibilbideko paneletako QR kodeak nola funtzionatzen duen erakutsi diete Arretako ikasleek. Amaitzean, Jon Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol zinegotziak harrera egin die adinduen artean kirola sustatzeko programan parte hartzen duten kideei.