49. Kontzejupeko Pilota Txapelketari ekingo diote gaur

Ane Olaizola

95 pilotarik parte hartuko dute Oteiza pilota elkarteak antolatutako txapelketan, eta gaur izango dira lehenengo partidak, 17:15ean, Kontzejupean.

Oteiza pilota elkarteak antolatuta, 49. Kontzejupeko Pilota Txapelketa hasiko dute gaur, asteazkenez, udaletxe azpiko frontoian. Aurtengoan, 95 pilotarik parte hartuko dute txapelketan, honako maila hauetan banatuta: benjaminak A, benjaminak B, alebinak A, alebinak B, infantilak, kadete-jubenilak eta nagusiak. Gaur, 17:15ean izango dira aurreneko partidak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide