'Misterio en Venecia' eta 'Abentura erraldoia' filmak emango dituzte asteburuan

Ane Olaizola 2023ko urr. 11a, 09:23

'Abentura erraldoia' filmaren irudi bat.

Misterio en Venecia larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, eta Abentura erraldoia filma, berriz, igande arratsaldean.

Misterio en Venecia eta Abentura erraldoia filmak ikusi ahal izango dira asteburuan Baztartxo antzokian. 12 urtetik gorakoentzako Misterio en Venecia filma larunbatean eta igandean 19:30ean eskainiko dute, eta hurrengo egunean, ikuslearen egunean, 20:00etan izango da film horren emanaldia.

Bestalde, umeei zuzendutako Abentura erraldoia igandean ikusi ahal izango da, 17:00etan. Euskarazko emanaldia izango da hori.

Honako hauek dira bi filmen bide aurrerapenak:

Misterio en Venecia:

Abentura erraldoia:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide