Hainbat herritarrek El legado espiritual del contacto extraterrestre (Kontaktu estralurtarraren ondare espirituala) hitzaldia antolatu dute hilaren 24rako, asteartez. Gabriel Cardonak eskainiko du hitzaldia gazteleraz, eta hark profeziak izango ditu hizketagai. Hain zuzen, "egungo profeziek Europari buruz esaten dutena" kontatuko du teologoak. 18:30ean izango da hitzaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, doakoa izango da hitzaldia, baina hizlaria kolonbiarra izanik, haren joan-etorriaren gastuetan laguntzeko, herritarrek hamar euroko dohaintzak egin ditzakete. Era berean, hitzaldira joateko komenigarria da aurrez izena ematea, (+57) 305 76 84 028 telefono zenbakira deituta, baina izena eman gabe ere ager daiteke saiora.