Kale garbigailu batek matxura izan du eta olioa galdu du Julio Urkixo kalean

Iraia Oteiza

Julio Urkixo kaleko olio isuria, gainean lehortzeko produktua botata. (Azkoitiko Udala)

Lehortzeko produktu bat bota diote gainera, baina bihar goizera arte itxaron beharko dute bidea behar bezala garbitzeko.

Kale garbigailu batek matxura izan du eta olioa galdu du Julio Urkixo kalean barrena. Azkoitiko Udalak jakitera eman duenez, olioa lehortzeko produktu bat bota diote isuriari gainera, baina bihar goizera arte itxaron beharko dute dena jaso eta garbigailuak zikindu duen bide zati hori behar bezala garbitzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide