Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Esti Markezen zapatuko kontzerturako sarrerak

Erredakzioa

Zapatuan, 19:00etan hasiko da Esti Markezen emanaldia, Baztartxon. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Esti Markez abeslariak kontzertua eskainiko du larunbatean Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Maite Lopez eta Nagore Orbea bazkideek irabazi dituzte zapatuko emanaldia zuzenean ikusteko bina sarrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide