Esti Markez musikari aiarrak kontzertua emango du larunbatean 19:00etan, Baztartxo antzokian. Hitzekin jolasean bere diskoko abestiak zein aurretik Mikel Markez aitarekin batera kaleratutako abestiak eskainiko ditu.
2020an kaleratu zuen Esti Markezek bere lehen diskoa, Azal berritzen izenekoa, Mikel Markez aitarekin batera. Bi urte geroago ekin zion bakarkako ibilbideari, Hitzekin jolasean izeneko pop-rock estiloko lehen diskoa kaleratuta. Abesti gehienen hitzak berak eginak badira ere, hiru abestitan Alaia eta Jon Martin bertsolarien hitzak erabili ditu. Mikel Markezen, Eñaut Elorrietaren eta Iker Laurobaren laguntza ere izan du bere aurreneko disko horretan.
Larunbateko kontzertuan, doinu horiek eskainiko ditu. Sarrerak Entradium atarian daude eskuragarri, 10 euroan.