Imanol Larrañaga nagusi, Zurich maratoi erdiko beteranoen mailan

Ane Olaizola 2023ko urr. 3a, 14:23

Imanol Larrañaga, ezkerretik lehenengoa, igandean, lasterketaren podiumean. (Zurich)

Igandean jokatu zuten Zurich maratoi erdia, Donostian, eta bederatzigarren sailkatu zen Larrañaga, 1.07.41 denbora egina. Proba osatu zuen aurreneko euskal herritarra izan zen Larrañaga. 

Zurich maratoi erdia jokatu zuten joan den igandean Donostian, eta beteranoen mailako azkarrena izan zen Imanol Larrañaga Bitturi. Sailkapen orokorreko bederatzigarren postuan helmugaratu zen korrikalaria, 1.07.41 denbora eginda. Hain zuzen, maratoi erdiko txapeldun Abderrahmane Aferdik baino lau minutu eta 45 segundo gehiago behar izan zituen azkoitiarrak helmugara iristeko. Era berean, lasterketa osatu zuen aurreneko euskal herritarra izan zen Larrañaga.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide