'Barbie' eta 'Golpe de suerte' filmak, asteburuko zinema egitarauan

Ane Olaizola 2023ko urr. 4a, 08:47

'Golpe de suerte' filmaren irudi bat.

Igandean eta astelehenean izango dira datozen emanaldiak, larunbatean Esti Markezen kontzertuak hartuko duelako Baztartxo antzokia.

Barbie eta Golpe de suerte filmak ikusteko aukera izango da datorren asteburuan Baztartxo antzokian. Dena den, oraingo honetan soilik bi egunetan izango dira zinema emanaldiak: igandean eta astelehenean. Larunbat gauean ez dute filmik emango, Esti Markezek kontzertua eskainiko duelako areto horretan.

Igandean, 13 urtetik gorakoei zuzendutako emanaldian ikusi ahal izango da Barbie filma; hau da, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, Golpe de suerte eskainiko dute, baita astelehenean ere, 20:00etan. Ohi bezala, ikusleen eguna izango da astelehena.

Hona hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

Barbie:

Golpe de suerte:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide