COVID-19aren eta gripearen kontrako txertaketa kanpaina Elkargunean egingo dute

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 3a, 10:43

Elkargune sarrerako pasabidea.

Txerto horiek hartu nahi dituzten 60 urtetik gorako herritarrek dagoeneko eska dezakete txanda Azkoitiko anbulatorioan. Urriaren 9tik azaroaren 10era bitartean jarriko dituzte txertoak Elkargunean.

Osakidetzak martxan jarri du COVID-19aren eta gripearen kontrako aurtengo txertaketa kanpaina. Kanpainaren lehen fasean, 60 urtetik gorakoei, gaixoketa kronikoren bat dutenei –diabetesa, BGBK, kardiopatiak...–, haurdun dauden emakumeei eta osasun langileei eskainiko zaie txertatzeko aukera. Horiek dagoeneko eska dezakete txanda, Internet bidez zein dagokien osasun etxean.

Azkoitian, anbulatorioak jakinarazi du Elkargunean egingo dutela COVID-19aren eta gripearen kontrako txertaketa; urriaren 9tik –datorren astelehena– azaroaren 10era bitartean jarriko dituzte kanpainaren lehen fase honetako txertoak Elkargunean. Bi txertoak zein bietako bat hartu nahi dituztenek, ordea, aurrez hartu beharko dute txanda, eta anbulatorioko 943-00 76 10 telefono zenbakira dei dezakete txanda hartzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide