Bacchantes musika taldeak kontzertua eskainiko du etzi, ostegunez, Mataidexen. Frantziako laukoteak 21:00etan hasiko du zuzenekoa, eta antolatzaileek zazpi eurotan salduko dituzte sarrerak.
Matadero Ekintzakek adierazi duenez, Bacchantesek musika "latz eta idorra" interpretatzen du, baina baita "poetikoa eta magikoa" ere, gizarteari begirada bat eskaintzen diona, "maitasuna, natura eta askatasunaren bilaketa lehen planoan" jarriz. Taldeak folk musika eta hitzak jorratzen ditu, baina doinuek badituzte ukitu modernoak ere.