San Juan futbol zelaiaren ondoko bidegorrian zegoen iturria lapurtu dute asteburu honetan. Azkoitiko Udaletik azaldu dutenez, larunbat goizean jada falta zen iturria.
Udalaren iritziz "sinesgaitza" da gertakaria, eta "guztiona dena eta guztiok ordaintzen duguna" errespetatzeko eskatu du.