Bittor Elizaldek master igerilarien Espainiako Kopa Txapelketan parte hartzeko erronka ezarri zuen urtea hastearekin batera, eta igerilariak lortu du txapelketa osatzea. Proba guztiak amaituta, gainera, sailkapeneko bigarren postua erdietsi du hark, eta Espainiako Kopako txapeldunorde da Azkoitiko bizilaguna.
Maiatzaz geroztik, 11 itsas zeharkaldi egin ditu Elizaldek, eta azkenekoa larunbatean jokatu zuen, Malagan (Espainia). Han erdietsi zuen igerilariak txapelketaren bigarren postua.