Azkoitiko musika bandak kontzertua eskainiko du bihar Kontzejupen

Iraia Oteiza 2023ko ira. 29a, 11:30

Azkoitiko musika banda, kontzertu batean. (Andoni Elduaien)

12:30ean hasiko da herriko musika bandaren emanaldia, eta guztira, sei abesti joko dituzte herritarren aurrean.

Azkoitiko musika bandak kontzertua eskainiko du bihar, larunbata, Kontzejupen. 12:30ean hasiko da musikarien emanaldia han, eta guztira, sei abesti joko dituzte herritarren aurrean.

Honako sei abesti hauek joko ditu musika bandak biharko kontzertuan: Ferrer Ferran piano jotzaile eta konpositorearen Bravo Mestre; Gustav Holst konpositorearen Second Suite (I-IV); Jacob de Haan konpositorearen Virginia; Georg Friedrich Haendel konpositorearen Lascia Ch'io Pianga; Leonard Bernstein konpositore eta piano jotzailearen West Side Story; eta Ferrer Ferranen Lopez Odero.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide