Zein da 'paolan' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'liztaixe' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'paolan' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Paolan hitza kontu ibiltzeari esaten zaio Azkoitian. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Han tzaudean, danak mahai ingurun jarritte paolan".
  • Euskara batuan: "Han zeudean, denak mahai inguruan jarrita kontu kontari".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide